2016(e)ko ekainaren 29(a), asteazkena

IGERILEKUAN IKASTURTEARI AGUR

Ez dugu hotz egiten zuenik ukatuko, baina hala ere, merezi izan zuen.

 

ANDONI LUBAKIREKIN

Ekaineko azken egunetako batean urretxuar ospetsu baten hitzaldia entzuteko zortea izan dugu. Andoni Berriotsoa "Lubaki", munduan zehar dabilen  kazetari / argazkilaria da eta aho zabalik eduki gaitu bere gerrako bizipen gordinak kontatzen zizkigun bitartean.



HH-KOEI AURKEZPENA

Haur Hezkuntzako 5 urte mailako haurrei LH-n sartzeko gogoa piztu diegu.
ONGI ETORRI LH-RA

ZUHATZA

Ikasturteari eta etapari agur esateko, ibilaldi mundiala egin dugu Zuhatzako uhartera.
"Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea..."





2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

DBH-KO IKASLEEKIN

LH bukatu ondoren, DBH-ko ateak iriki zaizkigu, eta sarrera ahalik eta atseginena izan dadin, zuzendariek eta bertako ikasleek oso azalpen interesgarri eta aberatsak eman zizkiguten.



ESKULANEN ERAKUSKETA

Urtero hainbat material berrerabiliz egin ohi ditugu eskulanak. Hona hemen erakusketan jarritakoak.




 

2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena