GU GEU AZTERTZAILE
Larraitzek, ardiaren bihotza, birikak eta gibela ekarri zizkigun. Dena izan genuen esku artean. Batzuk ausartagoak izan ziren eta zintzurrestetik putz egin zuten. Ikaragarri polita izan zen birikak nola puzten ziren ikustea. Beste batzuk berriz, kuterrarekin bihotzeko ezker eta eskuin aldeak bereiztu zituzten.
2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna
2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
ODOL EMAILEEN ELKARTEAREN BISITA
Aurreko astean, ostegunean eta ostiralean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkatekoak izan ziren ikastolan, gure geletan, odolaren inguruan tailer bat ematen. Etorri ziren bi erizainek, ematen ari garen unitatearekin guztiz lotuta zegoen gaiarekiko izugarrizko interesa sortu zuten, oso modu atseginean azaldu zigutelako guztia:
Nola kalkulatu gure bihotz taupadak eta zenbat odol daukagun gorputzean, ze garrantzia duen odol emailea izatea, odol taldearen arabera zeini eman diezaiokegun odola eta zeinek eman diezaguken guri...
2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena
URRELUR MUSEOA
Oso interesgarriak eta gomendagarriak izan dira, Urrelur museora eta Juan Lizarazu erakusketa aretora egindako bisitak. Izugarrizko zortea daukagu, herrian bertan horrelako kalitatea duen museo bat izateagatik!
Horra hor "Carcharodon Megalodon" marrazoaren ahoaren erreprodukzioa, duela milioi bat urte desagertu omen zena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)