Ez dugu hotz egiten zuenik ukatuko, baina hala ere, merezi izan zuen.
2016(e)ko ekainaren 29(a), asteazkena
ANDONI LUBAKIREKIN
Ekaineko azken egunetako batean urretxuar ospetsu baten hitzaldia entzuteko zortea izan dugu. Andoni Berriotsoa "Lubaki", munduan zehar dabilen kazetari / argazkilaria da eta aho zabalik eduki gaitu bere gerrako bizipen gordinak kontatzen zizkigun bitartean.
ZUHATZA
Ikasturteari eta etapari agur esateko, ibilaldi mundiala egin dugu Zuhatzako uhartera.
"Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea..."
2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena
DBH-KO IKASLEEKIN
LH bukatu ondoren, DBH-ko ateak iriki zaizkigu, eta sarrera ahalik eta atseginena izan dadin, zuzendariek eta bertako ikasleek oso azalpen interesgarri eta aberatsak eman zizkiguten.
2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
2016(e)ko ekainaren 11(a), larunbata
IKASTOLA SIRIAKO HAURRENTZAKO MATERIALA BILTZEN
Siriako haurren egoera ezagutu ondoren, eskolarako materiala biltzen aritu gara ikastolan bertara bidaltzeko. Harrigarria izan da erantzuna!
2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea
2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena
EUSKARAZ BIZI
Guretzako Euskaraz Bizik bi gauza esan nahi du:
Ipuin lehiaketa batetik ( ipuin lehiaketan, gela bakoitzean irabazle bat eta bi aipamen berezi izaten dira), eta dantzaz eta antzerkiz osatutako jaialdia bestetik (aurten koreografia zoragarri bat taularatu dugu Iker Rodriguezen gidaritzapean).
2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea
ESKOLARTEKO XXIX. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako eskolarteko bertsopaper lehiaketan, A mailan (LH-ko 5. eta 6. mailetakoak) 251 lan aurkeztu dira eta seigarrenekoek bost sari lortu ditugu: 3. saria eta lau aipamen berezi. Hauxe zen jarri ziguten gaia: "Etorkizunean lanbide horretan aritu nahi nuke"
2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
JUUL. BOZKETA
Eta aurten ere, Juul kanpainari bukaera emateko, libururik eta ilustratzailerik gogokoenak aukeratu ditugu. Eskerrik asko antolatzaileei duten kemenagatik!
2016(e)ko apirilaren 16(a), larunbata
ZUMAIAKO FLYSCH-A
Nola sortu ziren Zumaiako labarrak orain dela 50 milioi urte? Zergatik dute horrenbesteko ospea? Zergatik diote enziklopedia bat bezalakoak direla? Horien eta beste galdera mordo baten erantzunak aurkitu genituen flysch-a bisitatu genuen egunean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)