2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

ABESBATZA

Aurten Gabonetarako bideo bat grabatu dugu, abesbatzan dauden kideekin eta iaz aritutako DBH1-eko ikasleekin. Gure txikientzat Olentzero ikastolan izan da eta abesbatzaren ilusioa eta interesa somatu dugu. Oso esperientzia polita izan da.

https://youtu.be/dGUC1Ew2ECE

ZORIONAK eta URTE BERRI ON !!!!!!!

2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

GABONETAKO XXVII. GABON LEHIAKETA

GABONETAKO XXVII. GABON LEHIAKETA

B. TALDEAN (5.LMH eta 6.LMH) partaidetza oso zabala izan da, hau da, 241 idazlan aurkeztu dira. Hori dela eta, hiru sari nagusiak banatzeaz gain, epaimahaiak hamar aipamen berezi banatzea erabaki du. Gure mailan Malen Aseginolaza eta Unai Hurtado izan dira diploma berezi hau jaso dutenak. ZORIONAK MALEN eta UNAI!!!!!!





2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

TXAHALAREN BARRUKIAK

Arkumearenak ikusi ondoren, txahalaren bihotza, birikak, zintzurrestea  eta giltzurruna aztertu ditugu. Hauek ikusgarriagoak dira dudarik gabe eta erreztasun handiz behatu dugu nondik nora zirkulatzen duen odolak, bihotzaren barrukaldea nolakoa den, biriketan bronkioloak eta giltzurrunetan sortutako urea nondik doan ureterretaraino.

 

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

GABON KANTAK

GABON KANTAK



ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

Espirometro bat egin dugu, arnasa hartzen dugun bakoitzean biriketan zenbat aire sartzen den ikusteko. Espirometroa biriken arnasketa-ahalmena neurtzeko erabiltzen den aparatua da.

Gelako ikasle guztiek izan zuten aukera esperimentu honetan parte hartzeko. Arnasa sakon hartu ondoren, aire guztia gomazko hoditik bota zuten. Botilako ur kantitate bat botilatik atera egin zen, beraiek botatako aireak lekua behar zuelako. Beraz, bakoitzak bere biriken-edukiera kalkulatu zuen.







2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Gaur,  abenduaren 3an, euskararen eguna ospatu dugu. 9:00etan euskararen erabilpenari buruzko galdetegi bat erantzun dugu, ondoren, hausnarketa bat eginez. Gero, desiatzen geunden eta 1.mailako ikasleengana joan gara. Gure burua aurkeztu ondoren, egokitu zaigun ikasleaz arduratu gara goizeko jardueretan: gizakatean, Lizeon kantatzerakoan...















GURE LANAK BALORATZEN

Plastikan gustuko marrazkia, argazkia, kuadroa...aukeratu eta gero, lanari ekin diogu. Gure irudimena martxan jarri dugu eta aukeratutakoa   3D erara sortu dugu. Lan bikainak atera zaizkigu. Ondoren, aldez aurretik prestatuta genituen errubrikakin gure lanak baloratu ditugu.







2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

INVOCATIUM MUSIKALA

Aurreko astean Donostiko Victoria Eugenia antzokira joan ginen Invocatium musikala ikustera.
Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen Naturaren inguruko musikal hau, Iruñako Jaso Ikastolak aurkezten duen 3. musikala da. Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok eta bere laguntzaileek, mundua haien eskuetan jartzeko. Hau saihesteko,  hiru gaztek abenturaz beteriko bidaia bati ekingo diote lau elementuei jakinarazteko asmoz. Ama Natura inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko.