ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN
Espirometro bat egin dugu, arnasa hartzen dugun bakoitzean biriketan zenbat aire sartzen den ikusteko. Espirometroa biriken arnasketa-ahalmena neurtzeko erabiltzen den aparatua da.
Gelako ikasle guztiek izan zuten aukera esperimentu honetan parte hartzeko. Arnasa sakon hartu ondoren, aire guztia gomazko hoditik bota zuten. Botilako ur kantitate bat botilatik atera egin zen, beraiek botatako aireak lekua behar zuelako. Beraz, bakoitzak bere biriken-edukiera kalkulatu zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina