2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

INVOCATIUM MUSIKALA

Aurreko astean Donostiko Victoria Eugenia antzokira joan ginen Invocatium musikala ikustera.
Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen Naturaren inguruko musikal hau, Iruñako Jaso Ikastolak aurkezten duen 3. musikala da. Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok eta bere laguntzaileek, mundua haien eskuetan jartzeko. Hau saihesteko,  hiru gaztek abenturaz beteriko bidaia bati ekingo diote lau elementuei jakinarazteko asmoz. Ama Natura inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko.  






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina